Bankimiaren txosten batek adierazten du bankuak eta aurrezki-kutxak gogortzen ari direla familiei hipotekak emateko baldintzak. Gainera, erakundeek eskaintza bereziak dituzte mailegu horiek subrogatzeko.
Partikularrentzako finantza-produktuak “on line” konparatzen dituen enpresa horrek bere azterlanean dioenez, martxoan erregistratutako hipotekak emateko irizpideak gogortzeko joera hori areagotu egin da apirilean zehar. Hala, Bankimiak dio bai Caixa Catalunyak bai Sabadellek, ING Direct-ek eta Halifax Hispaniak “okerrera” egin dutela produktu batzuen kontratazio-baldintzetan.
Baldintza berriak
Lehenbizikoa, Caixa Catalunya, Euribor erreferentzia duten hipoteken diferentzialak igo egin dira (%1,04tik %1,40ra), eta hasierako aldiko interesa %6,15ekoa izatera pasatu da. Sabadellek ere aldatu egin ditu hipoteka batzuen baldintzak; izan ere, “Gazteak” bere diferentziala %0,25etik %0,35era igo du, eta “Premium”-k, berriz, %0,40ko irekiera-komisioa ezarri du, eta hasierako aldia kendu, eta hasieratik %0,35eko diferentziala ezarri du.
Bestalde, ING Direct-ek hipoteka laranjaren diferentziala %0,45eraino handitu du; nomina helbideratu ezean, %0,65era irits daiteke, eta Halifax Hispaniak “Eraikuntza” hipoteka kendu du, eta subrogaziorako hipoteka berezi bat besterik ez du eskaintzen.
Subrogaziorako hipoteka berriei dagokienez, aurreko hilabetean eskaintza berriak egin dira, hala nola Sabadell, %0,25eko diferentziarekin; ING Direct, %0,39ko Euriborra aplikatzen duena; eta Barclays, %0,15eko Euriborra lehenengo urtean eta %0,39ko diferentziarekin gainerako aldian.