Tasamadridek atzo jakinarazi zuen txosten baten arabera, 2006ko lehen hiruhilekoan Bartzelona, Donostia eta Madril izan ziren etxebizitza berri garestiagoa zuten Espainiako hirien zerrendaren buru, haien prezioak 3.700 euro baino gehiago izan baitziren metro karratuko.
Azterketa horren arabera, Bartzelona da, oraindik ere, Espainiako probintzia-hiribururik garestiena. Kataluniako hiriburuan, etxebizitza berriaren prezioa 4.266,69 eurokoa izan zen metro koadro bakoitzeko, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta % 4,72 igo baitzen; etxebizitza erabiliarena, berriz, 3.621,39 eurokoa izan zen metro koadro bakoitzeko, aurreko urteko azken hiru hilabeteetan baino % 4,65 gehiago.
Ondoren, Donostia dago, etxebizitza berriak 3.920 euro balio baitu metro karratuko, eta bigarren eskuko etxebizitzaren prezioa 4.142,98 eurokoa da metro karratuko. Hirugarrenik, Madril dago: 3.716,52 euro metro karratuko etxebizitza berrietan eta 3.527,90 euro metro karratuko etxebizitza erabilietan.
Tasamadridek jasotako datuek erakusten dutenez, etxebizitza berri merkeagoak dituzten probintzia-hiriburuak Lugo dira. Izan ere, urte horretako lehen hiruhilekoan 1.280,52 euro ordaindu ziren metro karratuko, eta, ondoren, Zamora (1.405,07 euro metro karratuko) eta Huesca (1.460 euro metro karratuko).