Etxebizitza librearen batez besteko prezioa 1.848,9 eurokoa izan zen metro koadroko, urteko bigarren hiruhilekoan; hau da, %3,7 jaitsi zen 2009ko epe berarekin alderatuta, eta %0,9 jaitsi zen urtetik urterako aldaketa-tasa, %4,7koa, 2010eko lehen hiru hilabeteetan. Ekainaren amaieran, preziorik baxuena ezarri zen 2005etik, Etxebizitza Ministerioak argitaratutako datuen arabera.
Bi urte bitarteko etxebizitza librearen kasuan (etxebizitza berria), batez besteko prezioa 1.846,7 eurokoa izan zen bigarren hiruhilekoan, %4 txikiagoa 2009ko epe berarekin alderatuz gero; aldiz, bi urte baino gehiagoko (bigarren eskua) etxebizitza libreko metro koadroaren batez besteko prezioa 1.854,9 eurokoa izan zen, %3,3 txikiagoa. Etxebizitza babestuaren prezioa, berriz, 1.141,4 eurokoa izan zen, duela urtebete baino %4,1 handiagoa.
Urtetik urterako tasari dagokionez, ia autonomia-erkidego guztietan izan ziren erorketak, baina estatuko batez bestekoa (-% 3,6) gainditu zuten Kanarietan (-% 6,4), Valentziako Erkidegoan (-% 5,1), Aragoin (-% 4,8), Nafarroan (-% 4,4), Andaluzian, Balearretan eta Madrilgo Erkidegoan (-% 4,3) eta Euskal Autonomia Erkidegoan (-% 3,8) Estatuko batez bestekotik beherako jaitsierekin, hauek izan ziren: Murtzia (-% 3,4), Katalunia (-% 2,3), Errioxa (-% 2,1), Gaztela eta Leon (-% 0,6) eta Ceuta eta Melilla (-% 0,4). Hauek izan ziren 2009ko bigarren hiruhilekoaren aldean prezio-igoerak izan zituzten autonomia-erkidegoak: Asturiasko Printzerria (% 2,2), Galizia (% 1,4), Gaztela-Mantxa (% 1,3), Extremadura (% 0,4) eta Kantabria (% 0,1).
Probintzien arabera, etxebizitzaren prezioa hamalau igo zen. Albacete eta Ourense (%6,9), Cuenca (%3,3), Zamora (%3), Jaén eta Soria (%2,8), Asturias (%2,2), Burgos (%2,1), A Coruña (%1,6), Avila (%1,4), Ciudad Real (%0,9), Cáceres (%0,5), Badajoz (%0,4
Zerrendaren beste muturrean, Valentzia (-% 6,8), Las Palmas (-% 6,7), Kordoba eta Santa Cruz de Tenerife (-% 5,9), Málaga (-% 5,7), Cadiz eta Granada (-% 5,6), Castelló (-% 4,7), Sevilla (-% 5,3),
Bigarren hiruhilekoko etxebizitzen prezioak kalkulatzeko egindako higiezin-tasazioen kopurua 134.037 izan zen, lehen hiruhilekokoak baino %9,1 gehiago eta iazko bigarren hiruhilekoan tasatutakoak baino %3,9 gehiago.