Zer elementu aztertzea komeni da etxebizitza-kontu bat irekitzean? Kontu korronte bat etxebizitzarako aurrezki-kontu bihur daiteke? Finantza-adituek ziurtatu dute fiskalitatea eta interesa direla finantza-produktu horren erakargarritasun handiena dutenak. Eta ziurtatzen dute, hain zuzen, edozein kontu aurrezki-kontu bihur daitekeela lehen etxebizitza erosteko. Abantailez baliatu ahal izateko baldintza bakarra da erakundeari jakinaraztea produktu hori etxebizitza-aurrezki kontu gisa erabiliko dela, Ogasunak bere datu fiskaletan jaso dezan. Gaur egungo egoera kontuan hartuta, gomendagarria da etxebizitza-kontu bat kontratatu nahi dutenek, lehenik eta behin, haren planifikazioa berrikustea, bai eta etxebizitza bat aurkitzeko zer aukera dituzten ere, beren beharren eta eskura dezaketen finantzaketaren arabera. Alderdi hori aztertuta, etxebizitzarako aurrezki-produktu bat aukeratzeko orduan, bermatzen duen interesa hartu behar da kontuan.