Atzotik, hipoteka kontratatua duten urteko 33.000 eurotik beherako errentak dituzten zergadun guztiek atxikipen txikiagoa eska dezakete Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ). Gobernuak krisiari aurre egiteko azken Errege Dekretuan ezarritako neurri ekonomikoetako bat da.

Zehazki, zergadun horiek bi puntu gutxiago izan ditzakete beren nominetako zergaren atxikipenean. Horretarako, aurrez jakinarazi beharko diote ordaintzaileari.
Zerga Agentziak jakinarazi zuen ordaintzaileari datuak jakinarazteko 145 eredua, hurrengo errenta-aitorpenari dagokion lan-errendimenduaren gaineko atxikipenak kalkulatzeko, eguneratu egin dela, eta dagoeneko eskuragarri dagoela haren webgunean.
Ordaintzaileari jakinarazteko eredu honen bidez, zergadunak hemendik aurrera hipoteka ordaintzen ahalko du, besteren finantzazioa duen ohiko etxebizitza erosi edo zaharberritzeko. Horri esker, PFEZaren atxikipenak bi puntu jaitsiko dira urteko 33.000 eurorainoko errentetarako.
Gobernuak neurri hori onartu zen krisiaren aurkako azken paketean sartu zuen. Ogasunak zehaztu zuen jakinarazpen hori edozein unetan egunera daitekeela hipoteka kontratatzen denetik aurrera.
Zerga Agentziaren web orrian eskuragarri dago, sinadura elektronikorik gabe, PFEZren 2008ko ekitaldiko aitorpenaren simulagailua. Horrela, zergadunak jakin dezake haren emaitza. Ogasunak esan du ekimen honekin “urtea amaitu baino lehen garrantzi fiskaleko erabakiak hartzea errazten dela”.
Erabiltzaileak datu hauek sartu behar ditu simulagailuan: lanaren etekinak, kapital higigarri eta higiezinaren etekinak, jarduera ekonomikoen etekinak, ondare irabazi edo galerak, murriztapenak eta kenkariak, atxikipenak eta konturako beste ordainketa batzuk.
Agentziak gogorarazi du simulagailuak ematen duen adierazpen hipotetikoaren emaitzak ez duela inolako balio juridikorik. “Laguntza elementu bat da Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean sartu edo itzuli beharreko kuota aurretiaz planifikatu edo ezagutu nahi duenarentzat”, zehaztu du.