Hurrengo errenta-aitorpenean diru gutxiago ordaindu nahi baduzu, hilabete batzuk dituzu aurretik, behar diren finantza-eragiketak egiteko. Etxebizitza da zergadunari faktura fiskala jaisteko aukera ematen dion faktore nagusietako bat; etxebizitza bat erosi eta saltzeak, alokairuak eta etxea konpontzearen ondoriozko gastuek 2004ko udaberrian aurkeztuko duen hurrengo Errenta Aitorpenaren emaitzak hobetzen laguntzen dute, araudi berriaren arabera. PFEZaren erreformak, 2002ko abenduaren 12an onartu eta 2003ko urtarrilaren 1etik indarrean dagoenak, ezartzen du kotizatu beharreko gutxieneko berria %15 dela, orain arte bezala %18 izan ordez, eta %45, %48 izan beharrean.