Saltar o menú de navegación e ir ao contido

EROSKI CONSUMER, o diario do consumidor

Buscador

logotipo de fundación

Canles de EROSKI CONSUMER


Estás na seguinte localización: Portada > Envío de versións de receitas

Envío de versións de receitas

Urtero-urtero, 1974az geroztik, ordulariaren orratzak aldatzen ibili behar izan dugu urtean bitan. Martxoko azken igandean, ordubete aurreratzen dugu, eta urriko azkenean, atzeratu. Petrolioaren krisia gertatu berritan ekin zioten aldaketa hori egiteari, argi naturalari probetxu hobea ateratzeko asmoz; Europako Batasuneko kide diren estatu guztietan ezarri zen neurria, 1984. urteko zuzentarau baten bidez, eta Espainiako Estatuan 2002ko Errege Dekretu batean jaso zuten. Baina ordu aldaketaren inguruan beti bada eztabaida. Neurri horren aldekoek esaten dute dirua eta energia aurrezteko balio duela.

Kontrakoen ustez, aldiz, oso txikiak dira ustezko onura horiek eta, osasunean zer-nolako nahasmenduak eragiten dituen kontuan hartuta, ez du merezi. Erakundeen esanetan, energia kontsumoa murrizteko balio du ordu aldaketak, baina onartzen dute zaila dela hori kuantifikatzea, eta haien esanetan, gainera, “badirudi nahiko mugatua dela”. Orain, Europako Batzordeak erabaki du arau hori baliogabetzeko tramiteak egiten hastea, Batzordeak berak sustatuta Europako herritarrei egin dieten inkesta batek erakutsi baitu horren aldekoak direla gehien-gehienak. Europako Parlamentuak ere ildo beretik jo zuen otsailean, eta loteslea ez zen ebazpen batean, Batzordeari eskatu zion zuzentaraua berrikus zezala.

EGIAZ AURREZTEN DA EDO KALKULU HUTSA DA?

Argi naturalari probetxu gehiago ateratzeko asmoz ordularia aldatuta, %5 aurrezten da argindar kontsumoa, halaxe dio Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDAE). Horrek esan nahi du argindarraren faktura 300 milioi euro txikiagoa dela. Diru horretan guztian, etxeetako gastuarenak izango lirateke 90 milioi (sei euro familia bakoitzeko); eta beste 210 milioiak industriak eta zerbitzuen sektoreak eragiten dituenak. Zifra horiek, dena den, kalkuluak baino ez dira; hau da, horietara iristeko, utzi egin beharko litzaioke argindar artifiziala erabiltzeari beharrezkoa ez denean.

Europako Batzordeak sustatu duen aldaketa honek ohiko prozesua pasatu beharko du, eta kide diren estatuek oniritzia eman beharko diote Euroganberak lege berria berretsi aurretik, zeina inola ere ez den iritsiko 2020. edo 2021. urtean baino lehen. Kritikoen ustez (elkarte ekologistak dira bereziki), ordu aldaketa gehiago da neurri sinbolikoa, jendea ohar dadin zein garrantzitsua den energia aurreztea, eta ez egiaz aurrezteko modua. Nabarmentzen dute, gainera, familiek eta enpresek argindar gutxiago erabili arren goizetan, aurrezten duten hori desagertu egiten dela arratsaldeetan, berogailu gehiago erabili behar izaten baitute neguan eta hozteko sistema gehiago udan.

Kritikoen ustez (elkarte ekologistak dira bereziki), ordu aldaketa gehiago da neurri sinbolikoa, jendea ohar dadin zein garrantzitsua den energia aurreztea, eta ez egiaz aurrezteko modua. Nabarmentzen dute, gainera, familiek eta enpresek argindar gutxiago erabili arren goizetan, aurrezten duten hori desagertu egiten dela arratsaldeetan, berogailu gehiago erabili behar izaten baitute neguan eta hozteko sistema gehiago udan. Ingurumenaren aldeko elkarteek neurri eraginkorragoak eskatzen dituzte, adibidez fotozelulak edo sentsoreak erabiltzea, argi naturalaren arabera argia itzali edo doitzeko (eraikin berrietan beharrezkoa da dagoeneko, halaxe agintzen du Eraikingintzaren Kode Tekniko berriak), LED lanparak instalatzea edo eraikinen diseinua gehiago lantzea, probetxu hobea atera diezaioten eguzkiari leihoak alde egokietan jarrita edo argi-zuloak eginda.

Energiaren arloko beste espezialista batzuek eskatzen dute gobernuak bitartekoak jar ditzala Europako araudiak modu orokortuagoan ezar daitezen, haien iritziz horrek energia asko aurreztea ekarriko bailuke: betebehar gisa ezar dezala eraikinetan eta teilatuetan energia berriztagarriak sustatzea edo kontagailu adimendunak ezartzea, berriztagarrietatik datorren energia zein neurritan kontsumitzen den adieraziko dutenak.

NAHASMENDUAK GURE BARNE ORDULARIAN.

Bada gehiago ere. Kritikoenen iritziz, ustezko onurak ez dira iristen herritarrei sortzen dizkien buruhausteak eta osasun arloko nahasmenduak berdintzera. Medikuen esanetan, aldaketak eragina izaten du organismoan, eta logalea eta nekea sortzen ditu, eta haserrekortasun iragankorra ere bai batzuetan. Aldarazi egiten baitu erritmo zirkadianoa; hau da, gure barne ordularia, zeinak egokitu egiten duen organismoaren erritmoa egunaren eta gauaren zikloetara, baina ongi funtzionatzen ez duenean, logale arazoak eragin ditzake.

Baina bihotzak ere sufritzen du ordu aldaketa horrekin. Halaxe frogatu du hainbat ikerketak. Berriena Ferrarako Unibertsitateak argitaratu du urte honetako otsailean European Review for Medical and Pharmacological Sciences aldizkarian, eta ondorio hau atera du: gaiaren inguruan egin diren sei ikerketarik zorrotzenek baieztatu egin dute infartu gehiago izateko joera dagoela udaberriko aldaketa gertatzen denean (%4tik %29ra bitartean igotzen da). Medikuen zenbait txostenek iktus arriskuarekin ere lotzen dute: Ameriketako Neurologia Akademiak 2016. urtean egindako ikerketa batek dioenez, aldaketa egin ondorengo astelehenean eta asteartean %8 kasu gehiago izaten da.

Ordulari aldaketak, zifratan

  • 300 milioi euro, kalkuluen arabera Espainian hori aurrezten da energiatan ordu aldaketarekin.
  • 5%: potentzialki hori aurreztu daiteke argiztapenean ordu aldaketarekin.
  • 1984: urte horretan sartu zen indarrean ordularia urtean bitan aldarazten duen zuzentaraua.
  • 90 milioi euro. Guztira hori aurreztuko lukete Espainiako familiek energiatan.
  • 6 euro: energiatan diru hori aurrezten du familia bakoitzak Espainiako Estatuan.
  • 70 herrialde horiek aldatzen dute ordua. Horien artean, Europako Batasuneko guztiek.

Iturria: Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua (IDAE).

Aditua: Javier Andaluz, ingurumen Zientzietako lizentziaduna eta Klima eta Energia Saileko koordinatzailea Ekologistak Martxan taldean: “Etxeetako energia kontsumo handiena ez da egiten argiztapenean”.

Ingurumen Zientzietako lizentziaduna da, Ekologistak Martxan taldean aritzen da Klima eta Energia Saila koordinatzen eta, beste askori bezala, iruditzen zaio ordu aldaketa gehiago dela neurri kostunbrista eta zaharkitua, eta ez etxean energia aurrezteko tresna eraginkorra. “Energiaren egoera aldatu egin da eta argi naturalari probetxua ateratzeak ez du esan nahi gutxiago kontsumituko dela”, argudiatu du.

Pódeche interesar:

Infografía | Fotografías | Investigacións