Oregano-saltsa

Prestaketa
Jarri olioa berotzen, margarinaren ondoan zartaginean, eta oraindik oso bero ez dagoenean, gehitu oreganoa eta erregosi segundo batzuk. Ondoren, ardo zuria gehitu, eta ardoa lurruntzen utzi. Azkenik, urez betetako edalontzia, janaria prestatzeko esne-gaina eta gatza bota. Saltsa erdira kontsumitzen utzi, loditasun pixka bat izan arte. Saltsa hori ezin hobea da harri-arrain erreekin edo plantxan eginda laguntzeko.
Nutrizio-semaforoa
Nutrizio-semaforoa kolorez osaturiko sistema bat da, eta haren bidez argi, erraz eta ondo ulertzen dira nutrizio-balioak.
Errazio batek hau dauka:
| Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza |
|---|---|---|---|---|
| 239 | 22,3g | 8,5g | 2,2g | 0,4g |
| 12% | 32% | 43% | 2% | 7% |
* heldu baten erreferentziako ahorakinarekiko
- Txikia: erreferentziako ahorakinaren % 10 edo gutxiago
- Ertaina:erreferentziako ahorakinaren % 10 eta % 35 bitartean
- Handia:erreferentziazko ahorakinaren % 35 baino gehiago
Errezetek, gehienetan, erreferentziako ahorakinarekiko ehuneko altuak dituzten osagaiak izaten dituzte (kolore horia eta laranja dira nagusi). Plater horiek bazkari edo afari batean plater nagusi izateko daude pentsatuta; hori dela eta, haien errazio-tamaina handiagoa izaten da, eta mantenugai-kantitatea ere bai.
Horregatik, errezetek eta produktuek ez dauzkate kolore-muga berak. Adibidez, elikagai baten mantenugaiek kolore horia izango dute EAren % 20ra arte, baina otordu nagusitzat jotzen diren errezetek, aldiz, EAren % 35era arte izango dituzte mantenugaiak horiz.
| Kaloriak | Gantza | Gantz asea | Azukreak | Gatza | |
|---|---|---|---|---|---|
| Zer da txikia errazioko | 200 Kcal edo gutxiago | 7 g edo gutxiago | 2 g edo gutxiago | 9 g edo gutxiago | 0,6 g edo gutxiago |
| Zer da ertaina errazioko | 200 Kcal eta 700 Kcal bitartean | 7 g eta 25 g bitartean | 2 g eta 7 g bitartean | 9 g eta 32 g bitartean | 0,6 g eta 2,1 g bitartean |
| Zer da handia errazioko | 700 Kcal edo gehiago | 25 g edo gehiago | 7 g edo gehiago | 32 g edo gehiago | 2,1 g edo gehiago |
| Mantenugaiak | Eguneko Kantitate Orientagarria |
|---|---|
| Kaloriak | 2.000 Kcal |
| Gantza | 70 g |
| Gantz asea | 20 g |
| Azukreak | 90 g |
| Gatza | 6 g |
Erreferentziako ahorakina balioa (erreferentziako ahorakina) dieta osasungarria izateko egunero ahoratu behar ditugun mantenugaiei buruzko eta kaloria-kopuru totalari buruzko gida bat da. Erreferentziako ahorakinarekiko ehunekoak adierazten du errazio batean dagoen mantenugai baten kantitatea zenbat den egunean hartu beharko litzatekeen kantitatearekiko.
Erreferentziako ahorakinarekiko Erreferentziako ahorakina ehunekoak egunean 2.000 kilokaloria ahoratzen dituen emakumezko heldu baten kasurako daude kalkulatuta. Norbanakoen nutrizio-premiak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexuaren, adinaren, jarduera fisikoaren eta beste faktore batzuen arabera.
Saltsa iradokitzailea, zapore leuneko elikagaiekin konbinatzen dena, hala nola arrain zuriekin, oilasko- edo indioilar-haragiarekin, platera ukitu desberdina emanez. Saltsa gehienak kalorikoak dira ikuspuntu dietetikotik, eta neurrian jatea gomendatzen da, dietako kaloriak gehiegi ez handitzeko. Antzeko zerbait gertatzen da oregano-saltsarekin, non osagai koipetsuak ugari diren, hala nola olioa, margarina edo esne-gaina. Hori dela eta, argaltzeko edo gantzak kontrolatzeko dietak egiten badira, ez da oso egokia horiek kontsumitzea. Saltsa hori, zehazki, arindu egin daiteke esne-gaina kenduta edo esne gaingabetuarekin ordezkatuta, eta irin pixka bat erabiltzen da saltsa loditzeko.
- Ácido úrico y gota
- Alergia al huevo
- Alergia al pescado
- Anemia ferropenica (falta de hierro)
- Anemia perniciosa (carencia de vitamina B12)
- Anemia por carencia de ácido fólico
- Cálculos renales
- Diabetes mellitus
- Estreñimiento
- Hipertensión arterial
- Intolerancia al gluten (celiaquía)
- Alergia a la caseína
- Cálculos en la vesícula biliar
- Gastritis
- Hipercolesterolemia
- Hipertrigliceridemia
- Intolerancia a la lactosa
- Meteorismo
- Obesidad o sobrepeso
- Osteoporosis

