Baliteke algaz "mugitutako" autoak hain arraroak ez izatea hurrengo urteetan. Mundu osoko hainbat enpresa eta ikerketa-taldek hidrogenoa edo olioa biodieselerako erauzten duten sistema esperimentalak proposatzen dituzte, eta, bide batez, zentral elektrikoetan emititutako karbono dioxidoa (CO2) ezabatzen dute. Hala ere, zientzialariek hainbat erronkari egin behar diete aurre, algetan oinarritutako bioerregai horiek erregai fosilekiko lehiakorrak izan daitezen.